Feminismoaren aztarnak Ondarroako emakumeengan
Emakumeentzako jabekuntza eskola
- Zer
- Hitzaldia
- Noiz
-
2010/03/27 17:00 2010/03/27 20:002010/03/27 17:00 - 20:00
- Non
- Udal Hitzaldi Aretoa Guzur Etxean
Herria gorputz bat balitz bezala hartuko bagenu, hamaika aztarna ikusiko genuke haren azalean islatuta: gune eta denbora jakin batzuek badute esanahi jakinik bat eta genero jakinik ere, eta egina uzten dute bide bat emakumeen memorian. Genero-aztarnak ditugu horiek, emakumezkoen lekukoak, beroiek ematen digute-eta emakumezkoen presentziaren berri eta haiei esker dakigu non eta zein tokitan nabarmendu izan diren.
Tailer honen bitartez jasoko ditugu, eskutik eskura, mugimendu feministako partaide izan diren emakumeen esperientziak eta bizipenak eta Ondarroako emakumeenak: toki esanguratsuak, data gogaongarriak. Izan ere, gure asmoa da euren memoria berreskuratzea eta eurak emakumeak bistaratzea herriko historiaren parte aktiboa direlako.
Matrikula: 5 euro