Albisteak - Ondarroako Udala
Maila bat goragoOndarroako Udalak Alleriri dagozkion Arau Subsidiarioen eta Plan Bereziaren legaltasuna defendatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean
Arau Subsidiarioak 1993an onartu zituen Udalak Herri Batasunaren agintepean eta bertan gunea hiri-lurzoru moduan kalifikatu zen. 2010eko Plan Bereziak 1993ko Arau Subsidiarioak garatzen ditu eta inguru horretan babes publiko etxebizitzak eraiki eta paduraren ingurumen berreskurapena egitea aurreikusten du.
Ondarroako Udalak 1,5 milioi euroko inbertsio berriak onartu ditu
Ondarroako Udalak 1,5 milioi euroko inbertsio berriak onartu ditu 2010eko ekitaldirako. Aurrekontu aldaketa baten bitartez aurtengo kredituak gehitu egin dira. Aldaketarik aipagarrienak Zaldupeko Futbol Zelaiaren eranskinaren egokitze lanen lehen faseari dagozkionak dira, honek proiektuaren aldaketa ere aurreikusten du, guztira 677.000 euroko balioarekin. Horrez gain, hiri zeharbidearen hobekuntza eta modernizazioak kontu berri hauen zati handi bat jasoko du, izan ere San Ignazioko zeharbidea egiteko 400.000 euro gehiago izango dira eta Kantoipe-Artabide, 7 bitarteko zeharbidea egiteko beste 390.000 euro.
Ondarroako Udalak birziklatutako materialarekin egindako hondartzarako poltsak banatzen ari da
Aurreko urteetan egin zuen moduan, Ondarroako Udaleko Kudeaketa Batzordeak hondartzarako produktu berri bat prestatu du honen bitartez hareatzak behar den moduan mantentzea sustatzeko. Oraingoan birziklatutako materialarekin egindako hondartzarako poltsak diseinatu dituzte eta, iazko txankletak eta ISO ziurtagiriak lortu ziren lehen urtean banatu ziren kururutxoekin batera, Ondarroako hondartzarako sorta osatzen da.
Hirurogei ekitaldi inguru izango dira aurtengo Ondarroako Andra Mari jaietan
Andra Mari jaiak abuztuaren 14tik 17ra bitartean izango dira. Leokadi eta Kortxeleko Mamuen jaitsierak, abuztuaren 14ko gaueko 24:00etan, hasiera emango die aurtengo Andra Mari jaiei. Orduz geroztik hirurogei bat ekitaldi desberdin egingo dira lau egunetan zehar.
Ondarroako Turismo Bulegoak Praktika Onak ziurtagiria jaso izanagatik omenaldia jasoko du
Bihar arratsaldean, uztailak 23, “Praktika Onak” zigilua lortu duten Ondarroan establezimendu turistikoen kudeaketaren kalitate eta zorroztasunarekin konpromiso sendoa dutenei omenaldia egingo die Basquetour-ek. Hain zuzen ere Ondarroako Turismo Bulegoak eta Leokadi tabernak lortu dute izendapen hori, eta dagoeneko kalitatezko zigilua erakusten duen irudia euren egoitzetako sarreratan ikus daiteke.
Ondarroako Arrigorri hondartzako uraren kalitatea bikaina da bainuak hartzeko
Aspaldiko urteetan lehen aldiz Arrigorri hondartzako uraren kalitatea bikaina da bainuak hartzeko. Horrela agertzen dute Osasun eta Kontsumo saileko Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzak Bizkaiko hondartzen osasun azterketaren ostean jakinarazi dituen datuek.
Ondarroako Udalak Errenterian ematen diren uholde arrisku egoerei aurre egiteko lehenbailehen irtenbideak ematea eskatu du
Ondarroako Udaleko Kudeaketa Taldeak idatzi bana zuzendu die Eusko Jaurlaritzako Uraren Euskal Agentziari (URA) eta Estatuko Gobernuko Kosta Mugapenari Errenteria auzoaren parean Artibai ibaian lehenbailehen draga lanak egiteko, bertan urek gainezka egiteko duten arriskua saihesteko.
Stand-up Paddle Surf ikastaroak uda honetan
Ondarroako Udalak Stand-up Paddle Surf izeneko kirol modalitateko ikastaroak prestatu ditu uda honetarako. Bertan kirolariak surf taula baten gainean mugitzen dira uraren gainetik baina zutik eta arraun bat erabiliz desplazatzeko. Ekimenak uztailaren 19an eta abuztuaren 2 eta 9an egingo dira.
“Homofobiaren aurpegiak” izeneko erakusketa egongo da ikusgai ekainaren 12tik 28ra Kofradia zaharrean
Ondarroako Emakumeen Udal berdintasun Kontseiluak ekainean zehar askatasun sexuala aldarrikatuko du aurten ere. Ekainaren 28a Askatasun Sexualaren Nazioarteko Eguna izanik, lesbiana, gay eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko eguna da. Oraingoan Lea-Artibaiko EHGAMekin batera erakusketa bat antolatuko du.
Zaldupeko zubiaren ibaian beherako espaloia itxi egin da
Maiatzaren 17tik ekainaren 30era bitartean Zaldupeko zubiaren ibaian beherako espaloia itxita egongo da. Horrez gain, oinezkoen zaldaina berrian ere pasabidea estutu egingo da momentu puntualetan. Hau dena, Zaldupeko zubiaren egituraren birgaitzea egiteko ipini behar den aldamioa jartzeko egin behar izango da.