Eva Eizagirrek egindako lana aukeratu dute Martxoaren 8ko kartela iragartzeko lehiaketan
16/02/2010
Beste saria, 16 urtetik beherakoentzakoa, Zaldupe ikastolako lehen hezkuntzako 3. Maila B-ko neska-mutilez osatutako talde batek irabazi du
Eva Eizagirre Alkortak egindako lana aukeratu dute Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, iragartzeko kartel lehiaketako irabazle moduan. Eizagirreren lana lehiaketa nagusian gailendu da “Urdiñetik arrosara morearen bitartez!” izeneko lan koloretsuarekin, eta horregatik 1.000 euroko saria jaso du.
Bestalde Aiert Olabarria, Aitor González, Ainhoa Maruri, Markel Martínez, Amaia Iriondo eta Jon Muñoz-ek osatutako taldeak egindako lana 16 urtetik beherako lehen sailkatu bezala hautatu dute, “Neska” lanarengatik. Zaldupe ikastolako lehen hezkuntzako 3. Maila Bko ikasleek 200 euroko poltsikoratu dituzte.