Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak otsailetik ekainera arteko egitaraua aurkeztu du
Dokumentu Akzioak

Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak otsailetik ekainera arteko egitaraua aurkeztu du

2010/02/04

Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza eskolak otsailetik ekainerako egitarau berria aurkeztu du. Eskola honen helburua emakumeen partaidetza soziala eta politikoa bultzatzea da, eta horretarako, sare-lanean gauzatzen da proiektua. Aurten, gainera, sarea indartzeko erronkari heldu zaio ikasleen arteko harremanak eta elkartrukea sustatzen ahalegintzeko. Ikasturtean zehar ikastaroak eta ikasturte amaierako ekitaldiaz gain, jardunaldi bat antolatuko da oroimen historikoa eta feminismoaren gainean jarduteko (otsailak 6). Ekainaren 12an ikasturte amaierako topaketa bat egingo da lau eskolen artean.

Talde bakoitzeko, gutxienez, zazpi lagunek eman behar dute izena, eta ikastaro bakoitzeko lagun-kopurua bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egongo da zabalik. Egutegi osoa PDF honetan.

Izena emateko matrikula-fitxa bete behar da eta ordainketa Udal Diru-Bilketa bulegoan egin (Kantoipe, 3an) edo BBK-ko hurrengo kontu zenbakira diru-sarrera eginda: 2095  0058  12  3830434777. Ordainagirian izena, bi abizen eta "eskola" hitza agertu behar dira. Matrikulazioa ez da onartuko matrikula-fitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte. Dirua ordaindutakoan, baxarik izanez gero, ez da dirurik itzuliko.

Programazioa lau ildotan dago banatuta. Alde batetik Nortasunaren ildoan Emakumeak eta Subjetibotasuna atalean 'Jabekuntzaren bidean lariuan-lariuan' eta 'Zertaz ari gara Maitasunaz ari garenean? landuko dira; Munduko Emakumeak Elkartasunean eta Elkartrukean ildoan, 'Munduko emakumeen literatura: Karibe eta Afroamerika'; eta Feminismoaren ildoan 'Genero indarkeria errazten duten egitura-faktoreak', 'Feminismoaren aztarnak Ondarroako emakumeengan' eta 'Kolonialismo ondorengo feminismoa eztabaidan'. Azkenik, formazio ildo berri bat landuko da: emakumeen osasuna, hain zuzen. Honen barruan "Zoru pelbikoa indartzea" ikastaroa.