Zubi Barria itxita egongo da apirilaren 26ra bitartean
2010/02/02
Apirilaren 26ra bitartean Ondarroako Zubi Barria itxita egongo da, bertan zenbait azpiegitura lur azpitik sartzeko lanak egiteko.
Hain zuzen ere, gas, ur eta argindar azpiegiturak jarriko dira eta etorkizunean beste instalazio batzuk sartu ahal izateko pasabidea egokituko da, telefonoarena esate baterako. Bitartean, beraz, alde zaharrera joateko sarbidea Zaldupe zubitik egin beharko da, eta irteteko Nasa eta Kantoipe kaleetatik.