Albisteak

 

Aurten zaborrak eta hondakinak biltzeko kontratua amaitzen zaie Ondarroari eta mankomunitateko beste herriei. Hori dela eta, udalak parte hartze prozesua ipini du martxan, ahal denik eta gehien zelan birziklatu erabakitzeko.

Ondarroan %25 jasotzen dugu gaika gutxi gora behera, gero birizklatzera bidaltzeko. Eskualdekoak baino datu okerragoak dira. Egoera hau garestia da, asko kutsatzen du eta errekurtso naturalak xahutzen ditu.

Egoera hori aldatu egin behar dela uste du Ondarroako Udalak. Herritarrekin batera ahal denik eta gehien zelan berziklatu aztertu nahi du, eta horretarako parte hartze prozesua ipini du martxan udalak.

Prozesuaren lehen tanda egun hauetan ospatuko da:

Urriak 28, Guzur Etxean 19:00etan
Urriak 29, AAen lokalean 19:00etan
Urriak 30, Kofradi Zaharrean 19:00etan

Urriak 30, sortzaile handientzako batzarra (komertzioak, ikastetxeak...), 14:30ean.

Kartela (PDF 387KB)