Ondarroako jarduera ekonomikoa

Ondarroako ekonomiak lehen sektorea du oinarri. Arrantza da hiribilduko jarduera nagusia, baina herriak baditu beste zenbait jarduera garrantzitsu ere: aipagarriak dira, batetik, arrantzarekin lotura zuzena dituztenak, adibidez, kontserba-lantegiak; eta bestetik, arrantza-jardueraren ondorioz sortutako lantegi eta tailerrak.

Ondarroako industria hainbat gunetan banatuta dago: herriaren erdigunean, Berriatuko Gardotza industrialdean eta Mutrikuko Mijoa industrialdean.

Zerbitzuen sektoreari dagokionez, Ondarroak merkataritza-eskaintza zabal eta bikaina dauka.

Nekazaritza eta abeltzaintza direla eta, lehenengoaren jarduera eskasa ohiko nekazaritzara mugatzen da, hau da, ortuariak, barazkiak eta antzekoak. Abeltzaintzak, berriz, aldaketa handiak izan ditu: goldatzeko animaliak erabiltzeari utzi eta haragia zein esnea ekoizteko abereen etxalde kopurua handitu egin da. Basoen egiturari dagokionez, gehienak pinudiz osatuta daude. Bertako gaien landaketa alde batera utzi da eta zenbait tokitan eukaliptoak eta mahatsondoak landatu dira.
  • Lea-artibai