Kontraste bizietako tokia da Ondarroa. Bertan itsasoak eta mendiak aurrez aurre begiratzen diote elkarri. Hemen tradizioak eta modernitatea elkarrekin bizi dira toki berean, eta ondare historikoa aurreneko azpiegiturekin uztartzen da. Ondarroak harritu egingo zaitu bere bizitasuna eta indarragatik, bai eta bere nortasun sendoa eta harrera beroagatik ere. Ondarroak gordetzen ditu bisitarien zain dauden altxor preziatuak.