Gizarte Ongizate batzordea

Ongizate Batzordea

Batzordeburua: Rakel Elu Bengoetxea

Herri osoari zuzendua dagoen udal zerbitzua da, eta bereziki, beharrak nahiz beren bizitza proiektuaren garapen autonomorako zailtasunak dituzten pertsona, familia eta taldeei zuzendutakoa.

Herritarren bizitzan sortzen diren edozein motatako arazoak kontuan hartuta, ahalik eta modurik egokienean gainditzen lagundu nahi du Ondarroako Udalak, herritarrek ahalik eta ongizate maila hoberena izan dezaten. Helburu nagusi horrekin lan egiten du Sail honek.

Alde batetik, Gizarte Zerbitzuen sailetik, herritarrok dugun eskubide eta baliabideen inguruan informatu, baloratu eta bideratzeko egiten dugu lan.

Bestetik, Gizarte Ongizate Batzordean, eremu honen inguruan lanean dihardugun herriko hainbat talde elkarlanean gabiltza. Aldiro-aldiro udalean taldeetako partaideok bildu eta hausnarketen bidez, sentsibilizazio kanpainak bultzatu eta herri kontzientziazioaren aldeko apustua egin dugu.

Herriko taldeak

Gizarte-ongizatea

Kontaktua

Tfnoa: 94 683 36 71

E-mail:
ongizate.ondarroa@lea-artibai.org

Zerbitzua

2013ko Batzarretako aktak

Batzarretako aktak

Gurutze gorria tailerrak

Bizkaiko Gurutze gorriak, urteak daramatza Bizkai mailan gurutze puzgarri batekin herriz herri OBBB-ren (Oinarrizko bihotz-birikien berpiztea) tailerrak egiten.
Guzti hau gauzatzeko zuen laguntza beharko genuke, gure asmoa, Itsas Aurreko parkean jartzea baita datorren astelehenean, hilak 13, arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitarte.