Alkatearen agurra

Argia Ituarte

Ongi etorri Ondarroako Udalaren interneteko orrira. Leiho hau udalaren eta herritarren artean harremana indartzeko izatea nahi dugu, parte hartzea bultzatzeko ezinbestekoa da-eta erakundeok informazio argia zabaltzea.

Hemen, udalarekin lotura duten hainbat informazio topatuko duzu: agenda, notiziak, ordutegiak, telefono zenbakiak... Administrazioarekin tramitazioak egiteko aukera ere eskaintzen dugu.

Ondarroako udal batzordeen atala ere hemen daukazue, arloren baten lan egin nahi baduzu. Zenbat eta pertsona gehiagok parte hartu udaleko arduretan, orduan eta hobeto egingo du aurrera gure herriak!