Eginkizun nagusia: euskararen erabileraz arduratzea, eta horretarako, normalizatzeko neurriak proposatu eta planak garatzea.
Bi jarduera-gune nagusi ditu: alde batetik, Udaleko jarduna, eta bestetik, herriko esparru zabala: familia, merkataritza, lan-mundua, zerbitzugintza...
Udal barruan:
- Euskararen Erabilera Plana sail eta zerbitzu guztietan betetzen dela ziurtatzea.
- Udal Euskararen Ordenantzaren aplikazioaz arduratzea.
- Hizkuntza aholkularitza udal langile eta agintarientzat.
- Testuen itzulpenak eta zuzenketak.
- Lanpostuen hizkuntza eskakizunak finkatzeko eta eguneratzeko proposamenak aurkeztea.
Herrian: Euskara Biziberritzeko Plana prestatu eta jarraipena egitea.
Informazioa:
- Hizkuntza eskubideen gainean.
- Euskararen erabilera bultzatzeko asmoen inguruan.
- Hizkuntza eskakizunen gainean eta euskara ikasteko aukeren gainean.
Euskarazko testuak moldatzeko laguntza:
- Euskarazko testuak zuzentzen ditugu eta gaztelerazko testuak euskaratu.
Diru-laguntzak:
- Euskara ikasten dutenentzako diru-laguntzak.
- Ekonomia jardueretarako diru-laguntzak: establezimenduetako errotulazioak eta irudi korporatiboa euskaratzeko.
- Taldeentzako diru-laguntzak euskara sustatzeko ekintzak bideratzeko. Euskara sustatzeko taldeek egiten dituzten jarduerak diruz laguntzeko.