Hemen zaude: Hasiera Udala
Dokumentu Akzioak

Udala

 

Herritarrok,

Felix Aranbarriongi etorri Ondarroako Udaleko web orrialde berrira. Diseinu eta eduki berrien bitartez, herriko informazio, albiste, irudi eta udal zerbitzu desberdinetara sarbidea izango duzue, klik bat eginez. Honela zuen egin beharra ahalik eta errazen eta erabilgarrien egiteko, baina baita ere beharrizan guztiak asetzeko moduko leihoa eginez, atal desberdinetan banatuta dago tresna berri hau. Noranzko bietan funtzionatuko duen leihoa izango da gainera, elkar komunikatu eta ulertzeko tresna bat, Udalak bere berri emanez, eta herritarrek euren kezka eta iradokizunak eginez.

Udalaren komunikaziorako bidea izateaz gain, informazio erabilgarria biltzen da bertan: telefono interesgarriak, herriko kultur eta kirol taldeen zerrenda, merkatarien helbideak, garraio publikoaren ordutegiak... Gure iragana ezagutzeko ere baliagarria izango da: herriko historia, Ondarroak eman dituen pertsonaia esanguratsuak edo beste hainbat gai gogora ekarriz.

Internetek ez dauka gaur egun mugarik, horregatik kanpotarrek ezagutu gaitzaten ere erakusleiho bikaina izango da webgune berri hau. Bertatik izango dute gure herriaren berri, nola heldu, non jan edo herriak ematen dituen beste hainbat gauza erakargarriren informazioa jaso ahal izango dute.

Ahalik eta lan txukunena egiten saiatu gara, baina web gune hau hobetzen joatea nahi dugu. Horretan jardungo gara aurrerantzean Udaletik, baina horretarako herritarren laguntza ere ezinbestekoa gertatuko da. Lehenengo eta behin erabilera emanaz eta gero, horren ondorioz, interesgarriak gerta litezkeen hobekuntzak proposatuz.

Ondarroan nabigatzeaz eta sarearekin arrainak harrapatzeaz asko jakin izan dugu betidanik, baina aurrerantzean sarean nabegatzea izango da etorkizuna. Beraz portu zibernetiko honetako kaiatik abiatzen zaretenean bidaia ona izan dezazuela!

 

Felix Aranbarri Urizarbarrena

Ondarroako Udal Kudeaketa Taldeko Presidentea